Nafarroako Hiesaren aurkako Herritarren Batzordea erakunde bizia gara, etengabeko aldaketan, unean-uneko erronkekin eta egindako ibilbide historikoaren indarrarekin, bai HIESaren prebentzioaren aldeko lanean eta aktibismoan, bai arlo komunitarioan, sexu-osasuna sustatzearen alde.
Gure komunitatearen hobekuntzarekin konprometitutako pertsonek osatzen dugu. Gure ibilbidean erreferenteak izan gara eta izaten jarraituko dugu, herritarrei, orokorrean, eta herritar talde espezifikoei zerbitzuak ematen, sexu-osasunari arreta ematen. Era berean, erreferenteak gara giza eskubideen eta sexu- eta ugalketa-eskubideen aldeko borrokan.
Horretarako, pertsona talde aktibista eta konprometituak gara. Gizarte-, osasun- eta sexologia-alorrean prestakuntza duen TALDE TEKNIKOA dugu, eta baita GIB/IHESaren inguruko ezagutza eta prestakuntzarekin. Talde horrek dauzkagun baliabide eta programa gehienak eramaten ditu, eta boluntarioei horietan parte hartzea bultzatu eta errazten die.
ZUZENDARITZA BATZORDE bat ere badago eta hori osatzen duten pertsonak boluntarioak dira, eta beren inplikazio, lan eta konpromisoarekin, gure erakundearen helburuekin jarraitzen eta horiek lortzen laguntzen dute.
Gainera, profesional, kaltetu, kutsatu, pertsona anitz… talde handia dugu BOLUNTARIO gisa programa zehatzetan edo jarraikortasun handiagokoetan, prestakuntza saioetan… parte hartzen eta laguntzen dutenak. Erakundean parte hartzeko askotariko modu hauek bateratzeko, GAINBEGIRATZAILE TALDE bat dugu, askotariko begiradak eta beharrak barneratzen laguntzen diguna eta gertutik laguntzen diguna erabakiak hartzeko prozesuan, kolektibo modura handitzen jarraitzeko.
Horiek guztiek elkar ezagutzeko, elkarrengan sakontzeko, elkar zaintzeko eta gozatzeko espazioak partekatzen ditugu.
Gure bizitzetan erreferentziazko giza taldea osatzen dugu.
Lan komunitarioa eta sarean egindakoa aldaketaren motorra dira
Aukera pertsonalak eta bizitzeko modu desberdinak ahalduntzen ditu
Pertsona bera eta zaintzak bizitzaren erdigunean daude
Sexu-osasunean informazioa eta prestakuntza sustatzen ditu, tratu onean oinarritutako gure harreman afektibo eta sexualetan trebetasunak eta abileziak aldezteko eta bultzatzeko
Uste dugu pertsona guztiok gaudela GIBak kaltetuta
Pertsonen aniztasunarekin bat egiteko aukera ematen digun espazioa, non denon ongizatearekin konpromisoa hartzen dugun, erreferente izatea egiten duena.
Hartu eta emateko, elkar zaintzeko giza konpromisoak garena izatea egiten du.
Denon aktibismoa eta konpromisoa aldezten du, gure gizarteak hobera egin dezan.
Osasuna eskubidea da, ez betebeharra
Gure konpromisoa da politika publikoen gaineko eraginean lan egitea eta herritarren beharretarako eskubideak eta baliabideak bermatzea
Ekintza txikiek errealitate handiak eraldatzen dituzte
Lan komunitarioa eta sarean egindako aldaketaren motorra dira
Aukera pertsonalak eta bizitzeko modu desberdinak ahalduntzen ditu
SBIen prebentzioa orokorrean eta GIB/IHESarena zehazki, sexu-osasunaren sustapena, GIBarekin bizi diren pertsonen eta sexu-dibertsitateen aurreko edozein estigma edo bazterkeria kentzearen alde, GIB prozesuekin kutsatutako eta kaltetutako pertsonak babestu eta lagundu, tratu berdintasuna eta guztion giza- eta sexu-eskubideak.
Ikuspegi sozial eraldatzailea, generoen ikuspegia, sexu-aniztasunen ikuspegia, gure ekintza guztiak zeharka hartzen dituena.
Berdintasuna ekarriko duen gizarte aldaketa bilatzen dugu. Gizartean bizi diren aniztasunak barneratuko dituena eta desberdintasunak eta edozein bazterkeria eta giza-, sexu- eta ugalketa- eskubideren urraketa hautsiko duena.
Gizarte orekaren eta zeharkako berdintasunaren alde egin. Pertsonak berdintasunean biziko garen etorkizuna, sexu-, etnia-, kultura-, adin-, gizarte mailaren… aniztasunetik. Gure harreman afektibo-sexualak baliotan hartu eta zaintzea, eta hortik, inolako zalantzarik gabe, hauek murriztea: SBIak eta GIBa, indakeria mota desberdinak, emakumeenganakoa, LGTBIQ kolektiboenganakoa, desberdintasuna, estigma eta bazterkeria.