EU | ES

Laneratzea eta gizarteratzea

“La Comi” batzordetik laneratze eta gizarteratze eremuetan esku-hartzen dugu, espezifikoki, arrazoi desberdinengatik gizarte-zailtasun desberdinak bizi dituzten pertsonei zuzenduta. Horrela, gure lana da osoko laguntza ematea lan bilaketaren prozesu horretan, curriculuma egiten lagunduz, intereseko prestakuntzak bilatuz, motibatuz eta lan ohiturak emanez, edo baliabideak bilatuz, beste alor batzuen artean. Prozesu hori guztia, banaka egiten da, esku-hartze bakoitza pertsona bakoitzaren behar eta egoeretara egokituz, gaur egun lan merkatuan dauden zailtasunak kontuan izanik eta alde batera utzi gabe, serofobia traba bat gehiago izan daitekeela, dagoeneko gizarte- eta lan-arloetan prekarioak diren egoerentzat.

Federación Trabajando en Positivo (Positiboki Lan Eginez Federazioa) elkarteko kide ere bagara, elkarte desberdinak batzen dituen plataforma, batera proiektuak osatzeko eta esku-hartzeak indartzeko baliabide eta kanpaina desberdinen bitartez. Tokiko erakundeekin lan egiten dugu, GIBarekin lotura duenaren inguruko informazioa eskuratzeko eta lan-sare komunitarioak garatu ahal izateko lan-arloan. Hori guztia, GIBa duten pertsonen lan-aukeretan berdintasuna lortzearen alde.