EU | ES

Emakumeak eta GIBa

“La Comi” batzordean egin dugun bidean frogatu ahal izan dugu nola generoa eta sozializatzeko moduak oso gogor markatzen duten sexu-osasunean daukagun bizipena, eta hedaduraz, GIBean daukaguna.

“La Comi” batzordetik genero ikuspegia zeharka lantzea bilatzen dugu egiten dugun guztian. Emakumezkoen ahalduntze eta hazkuntza taldeak sortu ditugu, emakumeei eta beren bizipenei zuzendutako jarduerekin, eta erreferentziazko eta segurtasuneko espazioa da, nolabait GIBaren eraginpean bizi diren emakumen guztientzat.

Sareak sortzen ditugu eta ahalduntze kolektiboa bilatu, sozializazio modu honek markatzen dizkigun erronkei aurre egin ahal izateko. Erdigunean zaintzak (baina borrokaren helmuga galdu gabe), emakumeen aldarrikapena eta ikusaraztea jarriz, GIBaren borrokan.