EU | ES

Kanpainak

Abenduaren 1a

1988tik, abenduaren 1ean, munduan GIB/Hiesaren aurreko erantzunaren Mundu mailako Eguna ospatzen da. Egun horretan kalera ateratzen gara eta bat egiten dugu GIBarekin bizi diren pertsonak babesteko eta hiesarekin lotutako gaixotasunez hil direnak gogorarazteko.

Retrobirusaren aurkako terapiak arrakasta handia eta hauteman ezintasuna badago ere, oraindik ez da sendatzeko tratamendurik edo prebentzio txertorik. Prebentzioak GIBaren aurkako borrokan elementu garrantzitsuena izaten jarraitzen du. Gainera, gaur egun infekzio hori preserbatiborik gabeko sexu-harremanen bidez transmititzen da. Nafarroan, oraindik ere badira pertsonak ez dakitenak infekzio hori dutenik. Garrantzitsua da GIBa ikusaraztea eta ulertaraztea pertsona guztioi eragiten digula modu batera edo bestera GIBak.

LAZO GORRIAaren bitartez egiten dugu, elkartasunaren, onarpenaren, konpromisoaren, ezagutzaren, ekintzaren eta GIB/IHESaz kaltetutako pertsona guztien sinboloa, mugimendu aktibista guztian, gaur egun bizi den gizarte-estigmaren kontra egiteko.

Eta gure komunitateko entitate eta erakunde publikoekin batera egiten dugu, GIBaren aurreko erantzuna komunitatearen ardura baita.

 

“Begiratu seduzitu, sentitu, gozatu…”

San Fermin kanpaina

San Fermin jaiak, munduko toki desberdinetako jendeak bat egiten dugun erreferentziazko festa, jai-eremua da eta bertan sexu-harremanak gertatzen dira. Horregatik, Nafarroako Gazteria Kontseiluarekin batera eramaten dugun kanpaina hau, sexualitatearen ikuspegi global eta osoko baten barruan kokatzen da, non pertsona guztiak sartu ahal izango diren eta askatasunez dibertitu eta gozatu ahal izango duten.

Kanpaina honekin berdintasunezko topaketa eta harremanak aldeztu nahi ditugu, anitzak eta onespendunak. Horietan, jai-eremuan sexu-harreman eta erotikoetan prebentzio neurriak hartu eta elkarren arteko zaintzak egingo dira.

Prebentziorako materiala eta kartelak banatuko ditugu hiriko aisialdi eremuetan. Horietan informazioa eta preserbatiboak eskuragarri daudela iragarriko da.  Era berean, adierazten da material horiek gure lokalean ere eskuratu daitezkeela, jaien ondoren.

 

Urriaren 20a: GIBaren proba azkarraren Nazioarteko Eguna

Urriaren 20 bakoitzean kalera ateratzen gara eta ohikotasunez Nafarroako Unibertsitate Publikora, egun hori ikusarazteko. Herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu GIBaren proba egiteko eta hórrela ONUSIDAren 2030erako helburuetara iristeko, GIBaz diagnostikatutako pertsonen %95arekin, GIBaren tratamendua jasotzen duten pertsonen %95arekin, hauteman ezin den karga biralaren %95arekin eta GIBa izan arren, bizi kalitatea eta estigmarik ez duten pertsonen %95arekin.

Ekintza desbedinen bidez pertsona guztiak animatzen ditugu, preserbatiborik gabeko sartzeak izan badituzte, gure erakundera gerturatzeko proba egitera, ANONIMOA, DOAKOA ETA ISILPEKOA da. Diagnostiko azkarra zure osasuna eta harremanak ditugun beste pertsonena zaintzea da.

 

“Eraman nazazu zurekin”

Gozatu eta bizi errespetutik harreman anitzak, sortzaileak eta berdintasunezkoak!!!

Aisialdi eta jai eremuetan sexu-osasuna Sustatzeko Kanpaina, Nafarroako Gazteria Kontseiluarekin batera egiten duguna. Bertan prebentzio- eta informazio- materiala banatzen dugu eta prestakuntza lantegiak eskaintzen ditugu Nafarroako komunitate guztian.  Banaketa herrietako, auzoetako jaietan, inauterietan, Urte zaharrean… egiten dugu tabernetan, peñetan, gaztetxeetan, zentro komunitarioetan etab. Hori guztia sexu-harreman plazerdun eta osasuntsuez gozatzeko.

Material hori gure lokalean ere eska daiteke eta banaketa garaian eskatzen duten erakundeetara gerturatzera ere baloratu liteke, eskatzen dutenei doan banatzeko baldintzarekin.

 

“Praktikatu jakin-mina”

Ekintzak egiten ditugu elkar ezagutzeko eta geure burua den bezala onartzeko tresnak emateko, eta gure harremanez gozatzeko, gure osasuna eta gurekin harremantzen diren pertsonena zainduz, arriskuko praktikak prebenitzeko. Izan ere, praktika horiek GIB transmisioak gertatzea eta sexu bidezko beste infekzio batzuk ekar ditzakete.

OMEren arabera sexu-osasuna: “Ongizate fisiko, emozional, buru- eta gizarte-ongizate egoera da, sexualitaterekin lotuta; eta ez da gaixotasun eza, disfuntzioa edo ezgaitasuna. Sexu-osasuna lortzeko eta mantentzeko, pertsona guztien sexu-eskubideak errespetatu, babestu eta osotasunez gauzatu behar dira.  Sexualitatearen eta sexu-harremanen ikuspegi positiboa eta errespetuzkoa eskatzen du, eta baita plazerdunak eta seguruak diren sexu-esperientziak izateko aukera ere, edozein mehatxu, bazterkeria eta indarkeriatik libre”.

“La Comi” Batzordetik garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea OMEtik sexu-eskubideak barneratzen direla sexu-osasunaren definizioan. Sexu-eskubideak giza eskubideak dira, sexualitate anitzak bultzatu duten gizarte mugimenduei eta aktibistei esker lortu direnak.

Era berean, defendatzen dugu osasuna eskubide bat dela, baina ez betebehar bat. Pertsona bakoitzaren banakako prozesu bat da, berezko prozesuetako bat.

Zer egiten dugu?

  • Banakako aholkularitza sexu-osasunari, GIBaren prebentzioari, sexu bidezko infekzioei etab. buruz.
  • GIBaren proba azkarra, aholkularitza eta laguntza emaitzan
  • Prebentzio materialaren banaketa (kanpo-eta barne-preserbatiboak, latex toailatxoak, lubrikatzaileak…)

 

NUPan ESKU-HARTZEA

NUPan egiten dugun esku-hartzeak bilatzen du pertsona gazteak parte izan daitezen eta beren sexu-osasunaren zaintzan ahalduntzea. Egun jakinetan unibertsitatera joan ohi gara, hala nola, probaren egunean edo sexu-osunaren egunean, gure kanpainekin (urriaren 1a eta otsailaren 14a, hurrenez hurren) baliabideak gerturatzeko gazteak mugitzen diren espazioetara.

Egunaren arabera informazio- edo prebentzio-materiala eskaintzen dugu edo GIBaren proba azkarrak adostu edo egiteko aukera ere. Zerbitzu horiek, noski, gure lokalean ere eskaini ohi ditugu.

Egun horiek gure prebenitzeko  modua pertsona gazteak ibili ohi diren espazioetara gerturatzea da, gure zerbitzuak ezagutu ditzaten eta horietarako sarbidea izan dezaten, behar duten guztietan.