EU | ES

Eragin politikoa

Gure erakundearen zati adierazgarri bat gure komunitateko eragile politikoekin sarean egindako lana da.  Hainbat programa, kanpaina eta jardueretarako modu koordinatuan lan egiten dugu saileko arduradun desberdinekin, hala nola, Osasun Publikoaren Institutua edo Nafarroako Osasun Saila. Horren adibide garbia da batera egindako lana, batez ere abenduaren 1ean, GIB/IHESaren aurkako borrokaren eguna.

Ekintza-plan bateratuak egiten dira eta ordezkari politikoei ekintza zehatzak eskatzen zaizkie GIBaren aurkako borrokan aurrera egiteko. Horrela, gure ekintzak eta aldarrikapenak eremu publikora eramaten dira ikusarazteko eta erantzun exekutiboa eman ahal izateko GIBak kaltetuta bizi diren pertsonen beharrei.