Gure erakundetik LGTBIQ+ eskubideen alde borrokatzen gara, sexu-osasuna sustatzeko zatietako bat baita. Sexualitatea asebetetasunez bizitzeak eskatzen du sexu-orientazioa, adierazpena eta genero identitatea askatasunez bizitzea.
Horretarako, hainbat kolektiborekin sarean eta intersekzionalitatez lantzen ditugu gaiak gure erakundeko eremu guztietan. Plataforma eta espazio politiko desberdinetan ere aktiboki parte hartzen dugu, hala nola E28J Plataforman eta Octubre Trans-en antolatzen diren jardueretan ere.
Hartara, beste aldarrikapen plataforma batzuekin parte hartze aktiboa izateaz gain, berezko kanpainak egingo ditugu sare sozialetan eta kalean ere ekintzak egingo ditugu, LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak aldarrikatuz. Horretarako, ikusarazten ditugu eta sustatu eta zabaltzen ditugu LGTBIQ+. Kolektiboarentzat adierazgarriak diren aldarrikapen egunak.
- Trans-ak ikusarazteko eguna (martxoaren 31)
- Ikuspen lesbikoaren eguna (apirilaren 26a)
- LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna (maiatzaren 17a)
- LGTBIQ+ harrotasun eguna (ekainak 28a)
- Bisexualak ikusarazteko eguna (irailaren 23a)
- Octubre Trans