EU | ES

Bajeras esku-hartzea

Bajeras erreferentziazko gunea da gazteentzat. Topaketa gunea da, sozializatzeko, eta bertan bizipenak, kezkak, beldurrak, barruko gogoak eta topaketa erotikoak partekatzen dira.

Horregatik guztiagatik, funtsezkoa ikusten dugu espazio horiek baliotan hartzea, beren bizitzetan toki garrantzitsua delako.

Bajeras-era gerturatzen gara, hauek eskaintzeko:

  • SBI eta GIBari buruzko informazio orokorra (Zein diren, nola transmititzen diren, sintomatologia, nola prebenitzen eta hautematen diren)
  • Prebentzio-materiala iristaraztea eta preserbatiboen eta beste materialen erabilera egokia, eta baita prebentziorako trebetasunak eta erantzukizun pertsonala ere.
  • Sare publikoko zerbituak eta baliabideak ezagutzera ematea eta hara deribatzea, beharrezkoa bada. Era berean, elkarte-sarea ezagutzera ematea, eta hortik gure elkartea, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta baliabideak, batez ere zure interesekoak direnak edo izan daitezkeenak (Prebentzio materiala banatzea, sexu-osasunean banakako aholkularitza, GIBaren proba azkarra etab.)