EU | ES

GBGSG

GIB-IHESari  eta sexu-osasunari buruzko arreta, aholkularitza eta informazio programa da. Gure erakundetik harreman aktibista historikoa eman zen gizonezkoa gayen eta GIB-IHESaren aurkako aktibismo mugimenduen artean. Horregatik, sexu-osasunaren gaia modu bateratuan landu izan da. Hala ere, 2007. urtean esku-hartze programa espezifiko bat sortzeko baldintzak eman ziren, gizonezko gay, bisexual eta GSGen kolektiboak sexualitateaz eta sexu-orientazioaz duen bizipenaren berezkotasunei erantzuna emateko.

Horregatik sortu ziren homofobia, barneratutako homofobia, genero adierazpenaren eta identitatearen bizipena, eta hetero-arautuak ez diren harreman afektibo-sexualen ereduak bezalako gaiak. Gai horiek beste gai batzuen artean, bizi garen sistema hetero-patriarkalak kaltetzen ditu, pertsonen aniztasuna ikusezin egiten baitu.

Elkarteko parte diren pertsonen laguntza daukagu. Horrela, berdinen arteko esku-hartzea aurrera eraman dezakegu. Programak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola:

  • SBI/GIB aholkularitza eta informazioa
  • EAPr-an (Esposizio aurreko proxilaxia) aholkularitza
  • Aholkularitza drogen erabilera sexualizatuan (Chemsex)
  • GIBaren proba azkarra txistu bidez
  • Elkarren Laguntzarako Taldea
  • Sexu-osasunari buruzko jarduerak
  • Ligatzeko mugikor aplikazioetan esku-hartzea.

 

Harremana

Telefonoa: 636374762

Posta elektronikoa: hshprevencion@gmail.com

Instagram: @hsh_prevencion

Twitter: @HshPrevencion

Facebook: Hsh Prevencion

 

Nafarroako Ihesaren aurkako Herritarren Batzordetik jakin badakigu emozioak oso garrantzitsuak direla sexu-osasunaren bizipenean. Horregatik,  babes emozionaleko programa bat planteatzen dugu:

  • Banakako zerbitzuak: Banakako esku-hartzeak gauzatzen ditugu, petsona erdigunean jarriz, bere beharrak, prozesuak, espektatibak eta interesak.
  • Babes emozionala serokontrako bikoteei:
  • Elkarren Laguntzarako Taldeak: Talde horien helburua kezkei erantzuna emateko helburua dute, sareak sortzea eta talde gogoetak eratzekoa. Talde espezifikoak proposatzen ditugu, gizonezko gay, bixesual, marika eta GSGei, eta baita emakumezkoei zuzendutako baten batzuk ere.
  • Begiratu zaitez aurrez aurre. Es un taller vivencial de gestión emocional, duelo y VIH. Bizipen lantegi bat da, kudeaketa emozionalari, doluari eta GIBari buruz. Asteburuko formato intentsiboan planteatuta dago, eta parte-hartzaileekin elkarbizitzen da. Bertan jarduera eta dinamika desberdinak egiten dira, gai sakonetan eta kudeaketa emozional anitzetan sakontzea errazten dutenak.