EU | ES

Kulturarteko sexu-hezkuntza

Gure erakundearen hasieratik garrantzitsutzat jotzen dugu migranteen kolektiboarekin esku-hartzea eta uste dugu kolektibo honekin sexu-hezkuntza lantzea tresna lagungarria dela eta sexualitatearen bizipen positiboa sustatzen duela. Horretaz baliatzen gara sexu-osasuna sustatzeko, erabakiak hartzeko faktore erabakiorra delako, gure sexu-bizipenen esperientzia atsegingarriak izateko helburuarekin, beste pertsonekin harremanean, eta baita ongizate pertsonalerako ere.

Funtsezkoa da kontuan izatea jatorria, lege-, lan-egoera, egoera psikologikoa, bizipenak, hizkuntza ezagutzea, gako kulturalak etab. Izan ere, osasuna, orokorrean, eta sexu-osasuna zehazki baztertuta edo ahaztuta geratzeko arrazoi izan baitaztezke. Izan ere, kasu askotan halaxe izaten da.

Gure helburuetako bat da migratzaileen artean GIBarekin eta SBIekin loturan jokabide osasungarriak sustatzea, jardueren eta esku-hartzeen bidez.

Horretarako migratzaileekin lan egiten duten zenbait erakunde eta kolektiborekin koordinazioan lan egiten dugu. Izan ere, sarean egindako lan horrek dakar gure esku-hartzea osokoa izatea eta pertsonen beharretara egokitzea.