EU | ES

Prebentzio materiala

“La Comi” Batzordean Transmisio GenitoSexualeko Infekzioak (TGSI) prebenitzeko lan egiten dugu, eta horietan, indar bereziz, GIBaren aurka. Uste dugu hori lortzeko modu bat prebentzio-materiala gerturatzea eta eskaintzea dela, sexu-osasuna lantzeko izan ditzakegun praktika desberdinetan.

Gure lokalean eta esku-hartzen dugun aisialdiko guneetan doan banatzen ditugu hauek:

  • Barruko eta Kanpoko Preserbatiboak
  • Latex toailatxoak
  • Zaporetako preserbatiboak
  • Lubrikatzailea