90eko hamarkadaren hasieratik, gure komuniatean Gizarte eta osasun Arretarako Programa hasi zenean, gure komunitatean prostituzioan dabiltzan emakumeentzat, Hiesaren aurkako Batzordea erreferentziazko eta topaketarako tokia izan da sexu-langileentzat. Garai horretan, kalean lan egiten zutenak, eta gaurko egoeran, batez ere pisuetan edota profil mugikorren bidez, ostaletan, hoteletan… lan egiten duten emakumeak eta gero eta gizonezko gehiago.
Sexu-langileak diren emakumezko kolektiboekin batera ere lan egiten dugu, sexu-osasuneko estrategiak garatzeko espazio komunitarioetatik eta sexu-langileen eskubideen alde.
Beste erakunde batzuekin batera jardunaldiak eta hitzaldiak antolatzen parte hartzen dugu, sexu-langileen eskubideak sustatzeko eta eztabaidarako eta gogoetarako espazioak sortzeko. Adibidez, prostituzioari buruzko lehen jardunaldiak.
Hauek eskuratzen ditugu:
Prebentzio materiala
Sexu-hezkuntza
Arriskuko praktiken inguruko zalantza zehatzen inguruko aholkularitza eta horiek argitzea
GIBaren proba azkarrak egitea
Laguntza emozionala krisi egoeretan
Prostituzioan dabiltzan emakumeentzat gizarte- eta osasun-arreta Programara bideratzea
Etortzeko, deitzeko… toki bat eskaintzen dugu, partekatzeko eta babestua egoteko. Egoera konplexuak ebazteko, babes emozionaleko eta laguntzako estrategiak errazteko erreferentzia bat.