“Begiratu zaitez” bizipen tailer bat da, galeraren eta doluaren kudeaketaren zenbait alderdi lantzen dituena. Lantegi horren asmoa tresnak ematea da, talde-lanaren bitartez. Tresna horiek balio izango digute aurre egiten bai zailtasunei eta bai pertsona baten galeragatik doluan edo krisian dauden pertsonek dituzten aldaketa handiei.
Azken batean, lantegi horrek bilatzen duena da gure bizitzara etorri diren edo daitezkeen zailtasunen aurrean egokitzea eta horiei aurre egitea, eta horretatik guztitik erator daitezkeen gure zalantzak, beldurrak eta emozioak adieraztea, taldeko guztientzat espazio seguruan.
Lantegi hori zuzenduta dago bai beren bizitzetan beren bizi-prozesuagatik maila pertsonalean behar duten pertsonei, zein dolu, galera edo krisi egoeran dauden pertsonei laguntzen dieten profesionalei.