EU | ES

Gizarte larrialdia

Gizarte larrialdiko programa bat dugu, zaurgarritasun eta gizarte bazterketa egoera handienean dauden pertsonen kolektiboak osasunean dituen desberdintasunak murrizteko helburuarekin. Lehen beharretako baliabideak ematen dizkie, GIB/IHESaz kaltetutako pertsonei, beren egoera sozial, ekonomiko eta osasunagatik, hala behar badute, eta baliabide hori aprobetxatzea. Horrela, beraiekin harremana bilatzen dugu eta gaur egun duten egoeraren jarraipena egiten dugu, beren beharrak balioztatu eta laguntza edo babesa eman, dauden prozesuan daudela.

Zer egiten dugu?

  • Oinarrizko beharrak estali elikaduran, erakundearen erabiltzaileentzat edota GIBa duten pertsonentzat, hileko jan banaketaren bidez.
  • Elikadura-hezkuntza: elikadura ohitura osasungarrietarako jarraibideak ematen ditugu, hidratazioa, elikadura, etab. Informazio guztia egokitu egiten dugu, bai forman, bai irudian, eta bai hizkuntzan, bai egiten den elikadura banaketan, banatzen diren elikagaiak kontuan hartuz egiten baita.
  • Informazioa, aholkularitza eta beste gizarte- eta osasun-zerbitzuetara bideratzea edo laguntzea.
  • Babes emozionala eta laguntza.