Xiringak elkartrukatzea arriskuak murrizteko zerbitzua da: zenbait pertsonek zainetatik drogak kontsumitzen dituztela onartuta, ahalik eta egoera hoberenean egitea eskaintzan dugu, konplikazioak, infekzio egoerak saihesteko eta ez erabiltzeko xiringak behin eta berriz edota ez partekatzeko.
Gure helburu nagusia GIBaz kutsatzea eta odol bidez transmititutako beste gaixotasun batzuez kutsatzea saihestea da, eta, azken batean, zainetatik drogak kontsumitzen dituzten pertsonei laguntza ematea, beren osasun egoera eta bizi-baldintzak hobetzeko.
Horrela, hauen alde lan egiten dugu:
- Xiringak eta drogak kontsumitzeko beharrezkoak diren beste tresna batzuen erabilera murriztea, beti material berria eta garbia erabiliz. Baztertutako xiringa kopurua murriztea, berriz erabiltzeko aukera eta hirugarren pertsonenetzat arriskua saihestuz.
- GIBaren eta beste TGSI batzuen sexu bidezko transmisioa eta bertikala (haurdunaldia, erditzea eta laktantzia) murriztea, sexu harremanetan preserbatiboaren erabilera sustatuz.
- Pertsona hauek gure komunitatean dauden gizarte- eta osasun-zerbitzuetara gerturatzea, batez ere marginaltasuna eta gizarte bazterketa egoera handienean bizi direnak.
Nola egingo dugu?
- Xiringak doan elkartukatzea (espainiarrak eta amerikarrak)
- GIBaren infekzioari, arrisku praktikei eta horietako bakoitzaren prebentzioari buruzko informazioa, antigorputzen proba, arriskuak murriztea etab., horiei lotutako beste gaixotasun batzuekin batera.
- Informazioa eta beste gizarte- eta osasun- zerbitzuetara bideratzea edo laguntzea.