2019 urtetik, emakume seropositiboentzat laguntza zerbitzua eskaintzen ari gara. Zerbitzu horrek laktantzia artifizialerako sarbidea erraztea bilatzen du, laktantzian prebentzio neurriak hartzeko orduan.
Amaren esneak GIBa transmititu dezake, eta prebentzio neurri gisa, programa hau garatu dugu Nafarroako Ospitalearekin eta Nafarroako Gobernuko Osasun Sailarekin batera.
Emakume askok zailtasunak dituzte esne artifiziala eskuratzeko edo ordaintzeko. Horregatik, garrantzitsutzat ikusi genuen GIBa duten emakumeek babes eremu hori izatea, ez soilik ekonomikoa, baizik eta baita emozionala ere. Horrela aholkularitza, informazioa eta babesa eman diezaiekegu
Prozesu horretan guztian, “La Comi” batzordetik aurrera eramaten dugun beste edozein zerbitzu eskaintzeaz gain.